BAKTERIA, BIRUS ETA USAINEN DESINFEKTATZAILEA

Gutxiago falta da bueltatzeko, eta horretarako gogor ari gara lanean, batez ere, gure langile eta bezeroen osasuna bermatzeko baliabideak jarriz. Hori dela eta OZONOzko generadore batekin baliatu gara, honela, guztien kotxeak desinfektatzeko sistema berri hau erabiliko dugu.
Garrantzitsuena funtsezko guneak garbitzea da, oso garbiketa sakonaren bidez. Bolantea, aldaketa-palanka, esku-frenoa, ateen kirtenak, erradioa eta multimedia-sistemaren kontrolak desinfektatu behar dira. Baita direkzio-zutabean dauden sakagailuak (adierazleak eta haizetako-garbigailua, argiak, etab.), beso-euskarriak, eserlekuaren posizio-kontrolak, ateen markoak eta ateen edo maletategiaren kanpoko heldulekuak ere.
Horri guztiari higienizazio oso bat gehi dakioke ozonoa erabiliz, metodo eraginkorrenetako bat dela uste baita, ezagutzen den indar desinfektatzaile eta esterilizatzaile handiena duen gas baten aurrean baikaude.
Ozono makinak izan daitezke autoaren barrualdea desinfektatzeko tratamendurik onena. Gas hori bakterioak, birusak eta usainak deuseztatzeko sistemetako bat bihurtzen ari da.